XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Akerra dantzan eta Akelarrea dantzan, bi irudi horiek ez ote daude berez muturka? neuk baietz uste, euskal sineskera, uste, kopla eta esaera zaharren artean ez bait dut sorginkeriari buruzko aker-aipamen, ezeta ttikienik ere, ikusi.
Sorgin-munduaren adierazgarri bezala oilarra azaldu zait (*)
Akerra aharia bezala da ikuilu barnean: aziendaren babesle jatorra.
Lehen, ez zen ikuilutan ahari nahiz akerrik faltatu behar; beltza balitz akerra, are eta hobeago.
Barandiaranek (29,346) idatzia du: .
Azkuek eta Peillenek gauza bera esan digute (69,91).
Behigorri, txahalgorri, behor zuri edota aharia bezalaxe azaldu izan da inoiz akerra ere kobazulotako sineskeratan.
Azaldu ordea, oso oso guttitan:
Ordiziako bi baserritarrek mendian ahuntz-sail bat biltzen ari zirelarik, eta ahuntzak kobazulo batean sartu zituztela, bat falta omen zitzaien.
Bat batean
Eta
Hartaz geroz inor ez omen da gehiago kobazulo hartan sartu (24,II,376).